Ohiko galderak
Zein da Sutan jatetxeak duen gaitasuna?
200 gonbidatu arteko ezkontzak eskaintzen ditugu. Baina zutikako cocktail bat eskaini nahi baduzue, 300 lagunentzako lekua dugu.
Zeremonia Sutan-en egiteak kosturik ba al du?
Ez. Bi gune desberdin ditugu horretarako: bata Aiako Harrira begira eta bestea gure mahastietara begira. Zuek aukeratzen duzue gehien gustatzen zaizuena.
Eta euria egiten badu?
Kanpo aldeko olana tenkatuak eta bi eguzkitako zabalek zeremonia egiteko aukera ematen dute, eta aire zabaleko ongietorriko cocktaila egiteko ere bai.
Autobusak SUTANera irits daitezke?
Bai, ez dago arazorik horretan.
Menu bereziak?
Alergiak, intolerantziak, beganoak, begetarianoak... jan ezin dituzten plater guztiak egokitzen dizkiegu, baina ez dute horregatik gutxiago edo okerrago jaten.
- Jaitzubia Auzoa 266, 20280 Hondarribia (Gipuzkoa)
- 943 11 60 00
- info@sutan.eus


