Zer da Sutan?
Sutan erretegia Alameda jatetxeko Txapartegi anaiak eta Hiruzta upategiko Rekalde aita-semeen bat-egitetik jaiotzen da. Bidasoako bi familia, belaunaldietan zehar, bertako sukaldaritza errespetuz praktikatu duena eta txakolinaren mundua ondo ezagutu eta maitatzen duena; tradizio gastronomikoa eta ardogintza, harmonia perfektu batean nahasiak.
Sutaneko sukaldaritza bertakoa eta sasoikoa da: hurbileko baserrietako barazkiak, bertako arrainak, onddoak, haragiak, gaztak… zuzenean parrilara eramanak eta gure txakolinarekin uztartuak. Bidasoako Sukaldaritza izateko eta sentitzeko modua da.


Kokapena
Hondarribiako Jaizkibel mendiaren magalean eta Hiruzta upategi barruan. Tradizioa eta modernotasuna bateratzen dituen espazio bat, 14 mahasti hektareaz inguraturik eta Aiako Harriak, Euskal Herriko mendirik zaharrena begi bistan daukagula.






Sutan Oparitu
Disfrutatzea gustoko badezu eta ez hori bakarrik baizik eta besteek ere disfrutatzea , opari ezazu bazkari/afari bat Sutan. Asmatuko duzu! Bete ondorengo formularioa eta zurekin harremanetan jarriko gara erreserba berresteko.
- Gosegarria
- Hasierakoa
- Parrilan erretako onddoak, nahasturan
- Parrilan erretako bieira, armendol samurreko emultsio gainean
- Parrila
- Eguneko arrantzaren araberakoak
- Parrilan egindako behi-zahar txuleta
- Laguntzeko
- Patata frijituak
- Uraza entsalada tipulinarekin
- Sorbete
- Hiruzta-ko Txakoli-sorbetea, menda eta jengibrea
- Azkenburukoa
- Karamelatutako brioche-torrada
- Edaria
- Hiruzta txakolina (bot ½/per)
- Ur mineralaren zerbitzua
- Kafea edo infusioak
Ordutegiak
Jatetxearen ordutegia: 13:00 - 15:30 eta 20:00 - 22:00
Hamaiketakoaren ordutegia: 12:00 - 14:00
Asteartetik igandera eguerdian zabalik, eta ostiral eta larunbat gauean baita ere.
Egin ezazu hemen zure mahai-erreserba
Erreserbatu mahaia gure jatetxean hurrengo formularioa betez.
Gogoan izan erreserba ez dela egingo gure baieztapena jaso arte.